Xiberoko etxeen barnean bidaian

Mauleko mediatekak elkarretaratze bat antolatu du liburuen inguruan otsailaren 18an, larunbatean. Goizeko 10etatik arratseko 6tara iraganen da. Animazioak urririk eta publikoari irekita daude.

Irati ESPARZA GUIMON|13/02/2017 14:24|0 commment
Soinumapa2
Myriam Ayçaguerrek soinu bilduma bat aurkeztuko du.

Aurten, "bidaiatzeko gonbidapena" da Mauleko mediatekak tratatuko duen gaia. Heldu den larunbatean, goizeko 10etatik aitzina,  "Ni nüzü" Myriam Ayçagerren obrarekin emanen dio bide gaiari. Soinu bilduma horrek 45 minutu irauten ditu.

Xiberoko etxeetako soinu ainitzak grabatu ditu Ayçagerrek, adibidez, mendi gaineko baserri batean, bere amatxiren etxean, bazterrera utzia izan den etxe batean… Tartean, bere amatxi eta auzo kide batzuak haien etxeaz mintzatzen entzun ditzakegu. Etxearen izena, erabilpena, erranahia eta transmizioaren garrantziaren aipamena egiten da bertan.

Egun berean, erakusketa bat planteatzen da ere bai, "Paysages Nomades" izenekoa. Bost minutu irauten duten istorio laburrak dira, banaka edo binaka entzutekoak. Bordaleko "Cie Globe Théâtre" taldeak proposatua, otsailaren 13tik 18ra. Dohainik izanen da ere bai.

Aperitifa eta bazkaria baino lehenago, momentu goxo batean, idazleekin ezagutza egiteko aukera izanen da. Haatik, beste aktibitate batzuk proposatuak dira, eleberri labur lehiaketaren gisara.