Kazeta

Michel Alliot-Marie lehendakaritza bozetara aurkeztuko da

Azaroan Errepublikanoen alderdia uzten zuela iragarri ondoren, Errepublikako lehendakaritza bozetara aurkeztuko dela azaldu du Michel Alliot-Mariek.

Michèle Alliot-Mariek Eskuineko alderdiko presidente Laurent Waquiezi helarazi dio bere erabakia azaroan.
Michèle Alliot-Mariek Eskuineko alderdiko presidente Laurent Waquiezi helarazi dio bere erabakia azaroan.

"Bai Errepublikako lehendakaria izateko hautagaia naiz". Hala baieztatu zuen barda Michel Alliot-Mariek 20.minutes.fr hedabidean. Ondotik, bere hautagaitza ofiziala egin du sare sozialetan argitaratu bideo baten bidez. "Elkarrekin, konkistaren izpiritua berreskuratuko dugu!" mezua plazaratu du.

Ministerio buru eta Donibane Lohizuneko auzapez izandakoak Errepublikanoen alderditik apartatu zela jakinarazi zuen azaroaren 22an. Erabakia dela eta, hautagaitza izateko asmoarekin aitzina segitzeko askatasuna izan du.

Alliot-Mariek eskuineko primarioetan parte hartzeari uko egin dio "erakundeen izpirituekin bat egiten ez duelako", Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Bere aburuz, "Estatu batek herritarrei sostengua helarazi behar die, batez ere askeagoak sentitu daitezen eta bakoitzak lortu dezan". Halaber, gizartearen gai garrantzitsuak erreferendumen bidez eztabaidatu beharko liratekeela dio, egunkariak argitaratu duenez. Urtean bi erreferendum irudikatuko lituzke.