Kazeta

Nafarroak euroeskualdean sartzeko harremanak hasiko ditu

Uztailaren 20ean Nafarroako Gobernuko presidentea hautatu duten Uxue Barkosek, Nafarroak euroeskualdean sartu nahi duela iragarri du. Horretarako, "lehenbailehen" Euskal Autonomia Erkidegoa eta Akitaniarekin harremanetan jarriko da.

Uxue Barkos, Nafarroako Gobernuko presidente berria. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
Uxue Barkos, Nafarroako Gobernuko presidente berria. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Nafarroako Gobernuko presidente berria den Uxue Barkosek Nafarroak euroeskualdean sartu nahi duela erran du. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Akitaniako eskualdeek osatzen dute eta laster Barkos horiekin harremanetan jarriko dela erran du.

Barkosek EITBn esplikatu duenaren arabera, euroeskualdearen sorreraren hausnarketetan UPNk "bizkarra eman" zuen, baina "sozioekonomikoki eta batez ere kulturarentzat" oso garrantzitsua da Nafarroa barnean egoitea.