Argitxu Dufau

Garikoitz Mujika aske gelditu da

Garikoitz Mujika aske gelditu da gaur, kartzelan sei urte egon ondoren. Ipar Euskal Herrian euroagindua jaso zutenen lehen militante gazteetariko bat da.

Garikoitz Mujika (Mediabask)
Garikoitz Mujika (Mediabask)

Espetxean sei urte egon ondoren, Garikoitz Mujika aske gelditu da Ipar Euskal Herrira itzultzeko. 2005. urtean atxilotua izan zen euroagindu batengatik. Pariseko Kasazio Gorteak Estatu espainiarraren justiziaren esku uztea onartu zuen. Azkenean abuztuaren 4an, euroaginduaren erabakia aplikatu zioten, Senperen berriz atxilotuz.

Bere prozesuaren zain, kozione batekin aske gelditu zen 2006ean. Berantago, 2009an sei urteko kondena jaso zuen, "talde terrorista baten kide" izateaz leporaturik. Hain zuzen ere, Entzutegi Nazionalak jujatu zuen Jarrai-Haika-Segi gazte ezkertiar mugimenduaren auziaren baitan.

Garikoitz Mujikak 2 000 urtean Ipar Euskal Herrirat heldu ziren iheslari belaunaldiaren parte da. Hain zuzen ere, euroaginduak pairatu zituzten iheslarien adibidea da. Garai hori Ipar Euskal Herrian instalatutako gazte iheslariei aplikatutako euroaginduen garaiaren abiapuntua da.