Kazeta | 0 iruzkin
Aurtengo besten aurrekontua 2,4 milioi eurokoa da. ©Bob EDME
Iurre BIDEGAIN | 0 iruzkin
Loading player...

"Patatra" diskoa kaleratu berri du Zezenaren Taldeak. Estilo ezberdinak jorratzen dituen ekoizpenak musikarien "delirioari" segida bat eman dio. Asteburu honetan ekoizpen berria aurkeztuko dute Bunuze eta Oreretako bestetan. Jokin Irungarai eta Patxi Oillarburu kideek bira ondoren, taldeak 2018 bukaeran pausa bat eginen duela iragarri dute.

Haritz LARRAÑAGA | 0 iruzkin
Lurrak erosiz, pixkanaka Lapurdiko kostalde osoa kolonizatzen ari direla nabarmendu zuten laborariek. ©Isabelle Miquelestorena

Franck Riboud Danone markaren lehendakariak erosi duen lursail batean izan den espekulazioa salatu dute ELB eta Lurzaindiak uztailaren 19an. Enpresariak Arrangoitzen duen etxe aitzinean bildu eta bide batez, hautetsien isiltasuna deitoratu zuten erakundeek.

Kazeta | 0 iruzkin
Senatuko hauteskundeak iraialaren 24ean iraganen dira.

Senatuko hauteskundeetako hautagaien izenak pixkanaka-pixkanaka plazaratzen dituzte Ipar Euskal Herrian. Alderdi batzuk ofizialki izenak azaldu dituzten bitartean, beste batzuk zalantzak gidatuta, edo beste, misterioaren alde dira.

Idoia ERASO | 0 iruzkin
Gauero Batutoen Etxolan dantzaldiak izanen dira ordu txikietara arte. ©Isabelle Miquelestorena

Errobiko festibalaren aniztasun artistikoak izpirituak aberastuko ditu uztailaren 20tik 22ra. Aurten iraganen den 22. edizioan mundu osotik etorritako jende eta kulturak elkartuko dira. Euskal Herriko artistak ere presente izango dira, besteak beste, sorkuntzen estreinaldiekin.

Xan Idiart 0 iruzkin
Bidaxuneko ahateak sano dira. © Isabelle MIQUELESTORENA

Prefekturaren agindupean hil behar ziren ahateak sano direla dio uztailaren 20 albaitari ikerketa batek. Lehen adopzioak uztailaren 21ean egin dituzte.

Kazeta 0 iruzkin
Indarkeria sexisten kontrako mobilizazioa Iruñean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Nortasun agiri frantsesa duen gizona sei hilabeteko espetxe zigorrera kondenatu dute uztailaren 21ean. Haatik, ez da kartzelara joanen. Sanferminetan emakume bat bortizki erasotzeagatik 240 euroko isuna ordaindu eta 2.000 euro eman beharko dizkio biktimari.

Joseba AURKENERENA 0 iruzkin
Joseba Aurkenerena iruditan.

IRITZIA- Marga Andurainen ibilbidea gogora ekarri du idazleak. Baionan sortu eta, Euskal Herria utzirik abenturazalea Egiptora joan zela aipatu du Aurkenerenak. Bere bizipenak azaldu ditu Eleka sailean.

Maider IANTZI GARA
Herri Urrats. (Isabelle MIQUELESTORENA)

2016ko datuekin eguneratu berri dituzte Euskal Herrian euskara zenbat erabiltzen den azaltzen duten bi inkesta nagusiak, Inkesta Soziolinguistikoa eta Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa. Azken honek, adibidez, karriketan euskara guttiago aditzen dela ondorioztatu du. EHUren uda ikastaro batean datuok interpretatzen ari dira.

Xan Idiart
Baionako Herriko Etxea euskal monetako elkarte kide bilakatu da.

Uztailaren 19an, Baionako Herriko Etxea euskal monetako elkarte kide bilakatu da. Lehen pauso batean, hiriarenak diren hiru egituratan erabiltzen ahalko da euskoa.

Kazeta 0 iruzkin
Euskalmojik eskeintzen dituen ikonoetako batzuk. (EUSKALMOJI)

Euskal emotikonoak erabiltzeko aplikazioa sortu dute Bilboko lau gaztek. EuskalMoji deituriko euskarriak irudiak teklatuan sartzeko parada eskaintzen du. Android eta iOS plataformetan erabilgarria den aplikazioa da.

ARGAZKI GALERIA- Errobiko festibala
Bob EDME


Abian da Errobiko festibalaren 22. edizioa. Uztailaren 20etik 23ra munduko eta Euskal Herriko artistek oholtza partekatuko dute Itsasun. Lehen egunean lagun andana bat hurbildu zen, besteak beste, Kongotik etorritako musikarien giroaz gozatzera. Argazkiak: Bob EDME

 

  

Karrusela
Cookies icon

Cookien erabilpena. kazeta.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko, azterketa analitikoak egiteko eta intereseko edukiak eta publizitatea eskaintzeko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.